Gometegi enpresa euskaldunak bi aldeetan banatutako hiztegia kaleratu du. Alde batetik, euskara-gaztelania eta bestetik, gaztelania euskara. Urrats honekin, euskararen normaalizazio bidean pausu bat gehiago eman dute.
Hiztegi honen helburua bada, euskara ez dakiten langileen hizkuntza beharrak asetzea. Xede hori betetzeko hiztegiaren orrialdetan zehar eguneroko lanean erabil daitezkeen hitz, esaldi eta Gometegiko zein industria handiko terminologia bereziak aurki daitezke. Besteak beste, hariztatzeko ardatza (macho de roscar), girgiluak (grilletes), eraztun higatzailea (anillo rozante)...
Lan mundua
Gometegi 1977.urtean sortu zen Euskal Industria Siderurgikoaren laguntzaile gisa. Gaur egun, energia hidraulikoan, ontzigintzan, aeronautikan, eolikoan, siderurgian eta nuklearrean ari da.