Badator Laudiora V. Pintxo Lehiaketa. Aurten 28 taberna arituko dira pintxo goxoena eskaini nahian. Lehiaketa martxoko bi asteburu ezberdinetan izango da. Lehengo martxoaren 17 eta 18an eta ondoren, 24 eta 25ean.
Bi pintxo kategoria egongo dira: “Txerrikia” eta “Berritzailea” eta 1,20 eurotan egongo dira salgai. Pintxoak dastatzeko ordutegia eguerdiko 12:00etatik 15:15 arte izango da eta larunbatetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera baita ere.
Aurreko urtean bezala, epaimahai profesional bat izango da. Baina, horrez gain, herritarrek bozkatu ahal izango dute gustuko duten pintxoa. Horretarako kupoi bat bete beharko dute bost taberna ezberdinen zigilua ipiniz. Lehiaketak irauten duen bitartean parte hartzen duten tabernetan jarritako postontzietan sartu beharko dira kupoi horiek.
Sariak
Hainbat sari egongo dira boto gehien jasotzen duten tabernentzako. Hala nola, pizza pare bat, Arabar Errioxako 5 kutxatila, eguzkiko betaurrekoak, oinetakoak erostean 20 euroko beherapen txartela, 2 pertsonentzaako asteburuko menu afaria Balintxaerreketa Jatetxean, elikagai produktu ugaridun erloa, 2 kirol artikulu, koadro bat, aste bateko ogia doan...