Orozkoko Udalak udal igerilekuetara sartzeko beherapen ugari adostu ditu. Horri esker, herritar orok disfrutatu ahalko dute igerilekuak eskaintzen dituen instalazio ezberdinetara.
Alde batetik, minusbaliatuak betiere soldata minimoa baino gutxiago jasotzen badute, doan sartu ahal izango dira igerilekura. Bestalde, langabezian edota soldata minimoa jasotzen dutenek %50eko beherapena izango dute salneurrian.
Bukatzeko, kide ugariko familiek ere, %5 eta %15 bitarteko beherapenak izan ahal dituzte. Baldintza bada gutxienez familia horretako lau pertsona abonatuak izan behar direla. Sarrera ersoterako orduan, aldiz, %25eko beherapena lortu dezakete