2001 urtean JEZeko euskararen egoera neurtzeko diagnostiko bat egin zuten eta 2002 urtean ekin zioten euskararen normalizazio plana garatzeari. Hamar urte pasa dira jada euskara plana garatzen hasi zirenetik.
Horren harira hainbat ospakizun egin nahi dituzte. Enpresak aurrerago emango du horren berri. Guzti honen informazioa aldizkaari berri batean argitaratu dute, beste hainbat albisteekin batera. Aldizkari honen izena JEZ Berri da. Oraingoz 29 ale kaleratu dituzte.
Agenda Kulturala
Aurten gainera agenda kultural bat prestatu dute. Bertan 2012ko urtean zehar dauden jarduera ezberdinak agertzen dira, Laudiokoak izan ala ez. Hala nola, Aberri eguna, ikastolen jaiak, Maritxu Kajoi, Durangoko Azoka, Laudioko jaiak, Garagardoaren ibilbidea...