Martxoaren 8an Emakumearen Eguna da eta horregatik Aiarako hainbat herritan ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Ekintza hauen helburuetako bat bada, emakumeak gizartean betetzen duen paper garrantzitsuaz jabetzea.
Orozko
Orozkon, udalak martxoaren 9an antzerki bat antolatu du; “Evita”. Antzerkia Orozkoko museoan egingo dute arratsaldeko 19:00. Martxoaren 10ean, aldiz, zineforuma egingo dute Donibane aretoan arratsaldeko 18:30etan. La fuente de las mujeres izango da jarriko duten filma. Horrez gain martxoaren 8tik 18rarte “Mujer y deporte” argazki erakusketa egongo da ikusgai Orozkoko museoan.
Laudio
Laudion elkarte ezberdinak arduratu dira hilabete osoko plangintza bat osatzeaz. Martxoaren 8rako konmemorazio bazkari bat egingo dute Solastiarren elkartekideek. Ondoren dantzaldia egongo da. Arratsaldeko 20:30etan Gazte Mugimenduak parekidetasunaren aldeko kalejira bat antolatu du pintxo potearen gunetik. Hurrengo egunean eta arratsaldeko 17:30 eta 20:00etan, berdintasun sailak, Orozkon egingo duten zineforum bera antolatu du 19:30etan aldiz, Euskal Herriko mugimendu feministaren historiaren inguruko hitzaldi bat egongo da Gure Aukera Elkartean. Miren Aranguren eta Edurne Epelde, bilgune feministako kideak, izango dira hizlariak.
Martxoaren 10ean, beste konmemorazio bazkari bat egongo da Galiziar zentroan eguerdiko 14:30etan. Arratsaldean Jaranda taldeko emakumeek antolatuta, “Tortita de canela y cianuro” antzerkia 19:00etan Andaluziar zentroan. Beste antzerki bat antolatu dute berditasun zailekoek martxoaren 13rako. Oraingoan, “Viajeras al tren” eta arratsaldeko 18:30etan. Martxoaren 15ean Musergo taldeak musika ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 18:30etan Kultur etxean . Hurrengo egunean, “Gazteok ere feminismoa” mahai ingurua antolatu dute Gazte independentistek. Mahai ingurua arratsaldeko 18:00etan izango da kultur etxean.
Martxoaren 17an bi ekintza ezberdin egongo dira. Alde batetik, Batukada feminista Mamiki taldearekin. Eguerdiko 12:30etan izango da herritik zehar. Bestetik, Emakumeentzako Autodefentsa ikastaroa burutuko dute kiroldegian goizeko 10:00etan eta baita ere, arratsaldeko 15:00etan. Martxoaren 18an ikastoroan parte hertzeko beste aukera bat egongo da ordu eta leku berean.
Martxoaren 20an musika klasikokoko kontzertua egongo da kultur etxeaan arratsaldeko 18:30etan. Egitarau honekin bukatzeko martxoaren 22an Elena Jorrinek hitzaldi bat eskainiko du, “Nutrición y mujer: Nuestra mejor compañer de viaje”. Arratsaldeko 18:30etan izango da kultur etxean.
Amurrio
Amurrioko herrian ere, hilabete osorako egitaraua prestatu dute. Martxoaren 9an emakumeen afaria antolatu dute Aurreraka Emakumeen Elkarteak, gaueko 21:30etan. Martxoaren 11 eta 12an “La fuente de las mujeres” filma proiektatuko dute arratsaldeko 19:30eta eta 20:00etan antzokian. Martxoaren 16an “Objetivos de Desarrollo del Milenio y mujer” hitzaldia antolatu dute arrtsaldeko 18:30eta kultur etxean. Martxoaren 17an Berdintasunerako V.Milia egingo dute 17:00etatik aurrera Fronton kalean.
Arrankudiaga
Arrankudiagan martxoaren 9an Udaltaderen aretoan, arratsaldeko 20:00 eta hitzaldia egongo da; “Hirigintza berdintasunaren bidean”. Martxoaren 10ean te, kafe eta paltel dastaketsa eta lehiaketa egingo dute. Ekintza hau arratsaldeko 18:00etan izango da gizarte etxean.
Martxoaren 8ko kontzentrazioak
Orozkon kontzentrazioa deitu dute arratsaldeko 19:30etan Zubiaurreko plazan. Laudion bi kontzentrazio egongo dira. Bata, eguerdiko 13:00etan Solastiar taldearen eskutik eta bestea, arratsadeko 20:00etan gazte mugimenduk deitua. Amurrion arratsaldeko 19:00etan izango da kontzentrazioa Juan Urrutia plazan. Arrankudiagakoek Bilbon egingo den manifestazioara deialdia luzatu dute, arratsaldeko 19:30etan abiatuko dena Arriagatik.