Herriko bizitza kulturala sustatu nahian, udalak, martxorako eta apirilerako agenda kulturala sortu du. Begoñe Olabarriaren arabera, kultura zinegotzia, agenda honen barnean zinema eta beste hainbat ekintza kultural agertzen dira, hala nola, antzerkiak, dantzak, pailazoak...
Agenda adin guztiak hartuko ditu bere baitan, edonork parte har dezake udalak proposatutako filma zein ekintzetan. Hasieran, udalak, aldi baterako froga gisa egingo du eta emaitza onak izatekotan urtero urri eta apiril hilabetetan zehar mantenduko du.
Martxoaren 4an hasi ziren ekintzak egiten. Egun horretan, familia guztiarentzako espektakulu bat egon zen Donibane aretoan. Hurrengoa, martxoaren 11n izango da arratsaldeko 18:00etan areto berdinean. Antzerkia izango da egun horretako ekintza “Cruzadas Cotidianas” izekoa.
Ikerketa
Agenda sortu baino lehen, udalak, ikerketa bat egin du zinemara joaten ziren herritarren artean. Horri esker ondorioztatu du, umeen ordutegian herritar kopuru handia jotzen dutela filmak ikustera. Baina, aldiz, helduen ordutegian herritarren kopuru hori murrizten da.