Tubos Reunidos industrial S.L.U. enpresak hainbat arlotan hobekuntza ugari izan ditu 2011. urtean. Batetik 24,4 milioiko mozkin garbiak lortu ditu. Bestetik, EBITDA %54ko igoera izan du aurreko urtetik gaur egunera. Azkenik, soldatu gabeko hodien salmenten igoera nabarmena eman da, hain zuzen ere, %40.
Bilakaera positibo honen atzean hainbat arrazoi egon dira. Lehenik eta behin, produktuen espezializazioa eman da eta horri esker, berrikuntzaren aldeko apustua egin du zuzendaritzak. Produktu espezializatu hauen salmentak %69 izan dira. Gainera, salmenten %90 nazioarteko merkatuan egin dituzte posizionamendu geografiko dibertsifikatuari esker.
Sektore energetikoaren hobekuntza baita ere, bilakaera honen arrazoietako bat da. Izan ere, petrolio eta gasaren eskaria ugari izan da urte osoan zehar eta aurreikusita dute 2012 urtean horrela jarraitzea. Bezeroenganako arreta egokia ere, emaitza onak izan ditu. Eskari bat egiterakoan oso garrantzitsua baita bezeroarekin ondo jokatzea.
Bukatzeko, kosteen arteko lehiakortasuna modu egokian eramaten jakin dute. Izan ere, kostuen kontrol zurruna eramaten dute.
2012ra begira
Baikortasun handia dute enpresan, urtean zehar bilakaera makro-ekonomikoa jarraituko duela uste dute enpresariek, gutxienez urte hasieran. Horrez gain petrolio eta gasaren sektorean inbertitzen jarraituko dutela adierazi dute.