Martxoaren 10ean, Urduña, Amurrio eta Laudioko Gazte Asanbladek Astigarragako sagardotegira irteera antolatu dute. Gazte Asanbladen arteko harremanak sendotu nahi dituzte irteera honen bitartez.
Autobusa goizeko 12:00tan aterako da Urduñatik, 12:15etan eta laurdenetan Amurriotik eta 12:30tan Laudiotik. Bonoak jarri dituzte hiru herrietan salgai, baina Urduña eta Amurrion jada agortu dira.
Bazkaria Rezola sagardotegian izango da. Arratsaldean Hernaniko kaleetan zehar murgilduko dira gazteak.
Beraz ez zaitez geratu zure bonorik gabe eta eta Laudioko Ilargi tabernan erosi 40 euroren truke.
Janari goxoa, edari ona eta dibertsioa ziurtatuta izango dituzu.
Martxoaren 10ean denok sagardotegira!