Tubacex enpresako batzordea (ELA, LAB eta CCOO) greba eguna antolatu du gaurko. Arrazoia, otsailaren hasieran egondako kaleratzea da.
Egun osoan zehar egongo diren txanda ezberdinetan bi orduko paroa planteatu du batzordeak. Horrez gain, 13:00etatik 14:00tara kontzentrazioa deitu dute Tubacex enpresako atean bertan.
Batzordeak helarazi nahi du langileari egindako kaleratzea ez zela bidezkoa izan, izan ere, usteetan besterik ez zuten eutsi haien kaleratzearen arrazoia.
Kaleratutako langileari nikel lapurreta egotzi diote, 1200 eurotako nikel lapurreta, hain zuzen ere. Enpresaren ustez, materialaren manipulazio ez-ohikoa eman zen. Langileak 33 urte enpresan lan egiten eman eta gero lanik gabe dago gaur egun.