Ostiral eta Larunbat bitartean ospatu da Espainiako Autonomia Erkidegoen txapelketa. Bertan Endika Vallek hartu du parte, 17 urteko gazte laudioarra. Euskal Herriko Selekzioak sailkapen Orokorrean zazpigarren postua lortu du Junior kategorian.
Endikak hiru froga ezberdinetan hartu du parte. Alde batetik, 200 metro estilotan eta bestetik errelebutako lasterketan. Azken honetan, 4x200 metro eta 4x100 metro, biak crawl estiloan. Bere esanetan errelebutako lasterketak oso gustuko ditu, taldearen arteko adiskidetasun handia dagoelako.
FROGA GUZTIEN EMAITZAK
Lortutako emaitzekin oso pozik dagoela adierazi du.
Igeriketaren hasiera
Gaztea 4 urterekin hasi zen igerian Laudioko Igeriketa Klubean. Gaur egun kluba mantentzen du. Normalean iraupenezko frogak egiten ditu, hala nola,1500 metro. Baina baita ere, estiloak lantzea asko gustatzen zaio, tximeleta edota bizkar igeriketa, alegia.