Hirian gizon zein emakumeen aukera berdintasunak aztertu nahi ditu Parekidetasun Batzordeak. Horretarako, elkarteen, zein Urduñako herritar ezberdinen iritziak jasoko dituzte. Diagnostiko parte-hartzaile honen helburuak anitzak dira. Helbururik nagusiena, herriko beharrak, arazoak, interesak, indarguneak eta aukerak identifikatzea dira..
Behin ondorio horiek lortuta, helburuen zerrenda zehatza osatuko dute. Horri esker, ekintza plan posible baterako estrategiak proposatu ahal izango dituzte.
Aipatutako helburu horiek lortu ahal izateko herritarren iritziak, beharrak zein nahiak jakiteaz gain, gaur egun Urduña dagoen egoeraren inguruko hausnarketa bat egingo dute. Horregatik, genero perspektibatik zenbait datu kuantitatibo eta kualitatibo berrinterpretatuko dituzte, jarraitu beharreko bidea zein den jakin ahal izateko.
Otsailaren 9an arratsaldeko19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian batzarra egingo du batzordeak. Herritarren parte-hartzea eskatzen dute diagnostikoarekin hasi ahal izateko.
Mota honetako diagnostiko parte-hartzailea ez da 2007.urtetik egin. Batzordeak, ezinbestekoa ikusi du diagnostiko berri bat burutzea, taldearen helburuak diagnostiko honen emaitzetan oinarritu nahi baitituzte.