Orozkoko udalak Mantzarraga auzoan urarekin gertatutako kutsadura dela eta, edateko uraren kalitatea bermatu nahi du. Horregatik ur biltegietan eman daitezken klorazio arazoak sahiestu nahi ditu.
Horretarako bi neurri hartuko ditu. Alde batetik, Ibarra eta Urigoiti auzoetako ur biltegietan dauden klorazio sistemen piezak berrikusi edo aldatu. Horrekin kloroaren kantitate maila zunzendu ahal izango du.
Bestetik, Arrugaeta, San Miguel eta Zugutzuko auzoetan dauden ur biltegietan, hiru klorazio instalazio jarriko ditu. Tokiko alkatearen arabera, Josu San Pedro, hori egitea beharrezkoa da. Izan ere, biltegien kopuru handiak eta uraren sarea osatzen duten kilometro guztiek, kloroaren kantitate mailan aldakuntzak egotea dakartza.
Diru-laguntza
Neurri hauek aurrera eramateko udalak 65.000 euroko diru-laguntza jaso du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailaren eskutik. Udalak aurreikusi du otsailaren bukaerarako aurrez aipatutako bi neurriak funtzionamenduan egongo direla.