Konponketa honek 120.000 euroko kostua izango du eta Gasteizko gotzaina arduratuko da ordainketa burutzeaz
Aretako Santa Ana elizako kanpoaldea zikin dagoela eta, berritu egingo dute. Guztira, 120.000 euro inbertituko dira obretan eta gehiengoa Gasteizko gotzainak ordainduko du. Dorrearen estaldura eta portikoko teilatuaz gain, elizaren berogailu sistema ere berritzekoak dira. Adierazi dutenez, Areta auzoak azken urteetan jasan dituen etxe zein plazen obren ondorioz, Santa Ana elizako kanpoaldea kaltetua gertatu da. Lanak, abuztuaren 26rako bukatu nahi dituzte, egun horretan hasten baitira auzo honetako jaiak. Horregatik, herritarrei dei egin diete aportazio ekonomikoak egin ditzaten. Horrezaz gainera, Aretako enpresei gutun bat bidali diete egoera azalduz eta laguntza eskatzen. Laudioko Udalari ere eskatu diote laguntza, baina “arazo ugariak” direla-eta ez du dirulaguntzarik emango.
Eliza Santa Anari dago eskeinia, auzoko pratoiari. Hori dela eta aurten Aretako jaiak bereziak izango dira herritarretzat, are gehiago elizaren konponketak data horretarako eginda badaude.