"Gernika" filmean agertzeko hainbat artziniegar hurbildu ziren ekoizleek egindako casting-era. Ostiralean jarri dute martxan prozesua eta Goiko Plazako bulego batean gauzatu zuten. Bertan talde txiki batek balizko antzezleei argazkiak egin eta zenbait datu hartu zizkien hautaketa egiteko. HUrrengo asteetan jakinaraziko zaie hautatuei nortzuk gainditu duten prozesua.
Ekainaren 9an hasiko da grabaketa herrian.
Argazkiak: Irati Moreno.