Aurtengo senior eskupilota txapelketari hasiera eman zioten igandean Orozkon. Lau partiduk osatu zuten jardunaldia, goizean bi eta arratsaldean beste bi. Bi hilabeteko iraupena izango du txapelketak eta partiduak larunbatero eta igandero eguerdiko 12:00tan jokatuko dira. Guztira zortzi bikotek osatzen dute ligaxka hau eta horietatik lau pasako dira final erdietara eta bi finalera.
Argazkiak: Irati Moreno