Non dago Tomas?

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon 2014ko mai. 19a, 11:33

Orain urte batzuk, Urduñako herriko plaza konpondu zutenean, Zumalakarregiren estatua kendu zuten, eta orduz geroztik ez genuen haren berririk. Ez al zuen Udalak hura berriz jartzeko asmorik?

Azken finean, Foru plaza du izena, eta Zumalakarregi foruen alde borrokatu zen. Amurrioko plazan,
esate baterako,Lucas Rey irakasle frankistaren eta Juan Urrutia oligarka liberalaren estatua bana ditugu. Inbidia moduko bat ematen ziguten, beraz, urduñarrek, osaba Tomasek txoko bat zuen-eta herrian.

Horregatik, alkateari idaztea erabaki genuen, Zumalakarregiren estatua non ote zuten galdetzeko. Zera erantzun digu orain gutxi: hitzarmen bat sinatu zuela Udalak Ormaiztegin dagoen Zumalakarregi Museoarekin, estatua hara eramateko. Dena den, alkateak gogorarazi digu bustoa harrizko zutabe baten gainean zegoela, eta zera jartzen zuela han: Tomas de Zumalacarregui, invicto general de la tradición que dio su vida por dios, la patria y el rey. Zutabearen albo batean Gerra Zibilean bando nazionalistan hildako urduñarren izen-abizenak ageri ziren, «los caídos por España», alegia. Ez dut uste osaba Tomasi gehiegi gustatuko zitzaionik hori, ez?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide