Zaindu maite duzun hori

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon 2014ko urr. 19a, 00:00

Sartu, eta denboran ehun urtez atzera egin duzula sentitzen duzu. Burdina landuzko zutabeak, marmolezko salmahaia, zurezko detaileak...Ezin ederragoa da denda.

Lisboan egon zitekeen, Budapesten akaso, baina ez, etxetik gertu-gertu dago: Urduñako Foru plazan. Larrea gozotegiaz ari naiz, bai. Inguruotan, tamalez, antzinako oso denda gutxi gorde dira, eta horregatik da Larrea harribitxi bat. Eta ez soilik Aiaraldean, baizik eta Euskal Herri osoan.

Globalizazioak, erosteko ohitura berriek, bizimolde modernoek... betiko negozioen desagerpena ekarri dute. Ez gara konturatzen, antza, horrelako denda bat ixten den bakoitzean, unibertso txiki oso bat galtzen dela. Baina betiko negozioei eusteko, eta gure herrietako ausartek irekitzen dituzten denda berriek bizirauteko, ezinbestekoa da guk, herritarrok, horietan erostea.

Bilbora, Gasteiza, edo merkatalgune handietara jo aurretik, pasa zaitezte herriko dendetatik. Halaber, Larrea ezagutzen ez baduzue, joan zaitezte lehenbailehen. Denda ikusteaz gain, erosi hango gutiziaren bat. Krock bizkotxak, esaterako, zoragarriak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide