Quincaillerie

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon 2015ko mai. 26a, 00:00

Zuberoan izan nintzen aurreko asteburuan. Lasai, ez zaituztet-eta aspertu nahi hango larre berdeak eguzkipean zein ederrak diren esanez. Gainera, udaberri bete-betean hara joatea ez da ez oso ideia ona gramineoi alergia dien batentzat. Hango paisaia bukolikoak mehatxu bilakatzen dira alergiko gaixoontzat.

Atharratze inguruko mendi bi igotzea zen asmoa. Herriko sarreran utzi gintuen busak, eta plaza zeharkatuta aldapan gora hasi ginela hara zer esan zigun Arrasateko lagun batek han zegoen burdindegi baten paretik igarotzean: anai-arrebek ohitura zutela urtero Irati aldera joateko neguan eta beti gelditzen zirela Atharratzen, baratzerako katiuskak erostera burdindegi hartan. Hegoaldean saltzen dituztenak baino hobeak omen dira, aizue! Mendian gora, beraz, zera pentsatu nuen: ekintza hark, katiuskak han erosteak, bazuela karga sinboliko handia nazio ikuspegiaren aldetik. Batzuek udako etxea erosten dute Kantabrian; besteek diru apur bat uzten dute Atharratzeko burdindegian. Norberak pentsa dezala zer multzotan egon nahi duen eta nori eman nahi dion dirua. Bitartean izan üntsa!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide