Bakarrik

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon 2016ko api. 12a, 00:00

Apur bat ezagutzen nauzuenok badakizue oso gustuko dudala Eider Rodriguezen literatura. Apur bat zoroa deritzon haren ipuin batean, zera dio protagonistetako batek: bakartasunean indartsu sentitzea bezalakorik ez dagoela.

Jakin egin behar da, bai, bakarrik egoten. Kontua da, ordea, ez gaituztela horretarako prestatzen. Bitxia da: gizartea gero eta indibidualistagoa da, baina oraindik ere gaizki ikusita daude bakarrik bazkaltzen dutenak, zinemara bakarrik joaten direnak, paseoan bakarrik dabiltzanak… Ez dut ulertzen. Izan ere, bakardadea norberak hautatua bada, zertan da txarra? Talderen batera egokitzera behartzen gaituzte txiki-txikitatik, eta hori, printzipioz, ez da txarra, animalia sozialak omen gara-eta. Sinistuta nago, gainera, jendearekin egoteak, mesede egiten digula. Salbuespenak salbuespen, aberasgarria da. Baina ez nago prest bakarrik eta gustura ematen ditudan une horiei uko egiteko. Une horiekin, gainera, neure burua trebatzen ari naiz; etorkizunean ezinbestean etorriko diren bakardade une inposatuetarako, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide