[IRITZIA] Le Tour

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon 2017ko uzt. 3a, 07:24

"Nire kuttunena Marino zen. Ez zen nabarmentzen, ez zuen aparteko karismarik eta, halere, maite genuen".

Oliba koloreko R-12 hura trastez bete, karabana lotu eta aurrera. Queen (I want to break free…), Mike Oldfield (It’s the moonlight shadow…) eta Laboaren (Haize hegoa, gau epela, ilargiaren argi...) musika lagun, Alpeetara joaten ginen lehendabizi, eta Pirinioetara gero, edo alderantziz, urtearen arabera. Uztaila zen, bai; Tourrera joateko hilabetea gurean. Izan ere, txirrindularitzaren zaletasuna Euskal Herrian ez zen hasi maillot laranja zeraman talde batekin, aspaldiko kontua da. Ni ume mokoa nintzen, noski, baina ondo gogoan dut Fede Etxabek Alpe D’huezen irabazi zuela 1987an, eta Perico Delgado eta Stephen Roche nor baino nor ibiltzen zirela Villar de Lans-en. Fignon, Breukink, Kelly, Bugno… Izen horiek datozkit burura urte haiek gogoratzean. Ezin ahaztu, noski, Indurain zeritzon txirrindulari handiegi batek aurrea hartu ziola Lemondi eta Luz Ardidenen irabazi zuela 1990an. Mito baten jaiotzaren lekuko izan ginen batzuk, bai, baina nik orduantxe utzi nion Tourrera joateari. Nire kuttunena, ordea, Marino zen. Ez zen nabarmentzen, ez zuen aparteko karismarik eta, halere, maite genuen. Aberria zer den ez dakit, are gutxiago jakingo nuen garai hartan, baina Alpeetako mendate haietan ikurrina astintzea (gutxi ziren, gainera), "Aupa Marino" oihukatzea eta Perico Delgado larrutzea, horrek guztiak, bere sinpletasunean, bazuen zerbait aberritik eta asko epikotik.

Artikulu hau Alea.eus-en publikatu da eta creative commons lizentziaren bidez (CC-BY-SA) ekarri dugu hona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide