Udazkena

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon 2018ko urr. 29a, 16:33

Alfredo Remirez datorren larunbatean aterako da kartzelatik. / Aiaraldea.eus

Alea.eus atarian plazaratu du Irati Marañonek ondorengo testua. Hemen irakurri daiteke jatorrizko bertsioa.

Hitz egin nezakeen Black is Beltzak sortu didan zirraraz, haren erritmoaz, barruan mugitu dizkidan gauzez…

Hitz egin nezakeen Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-bildumaz. Izan ere, udan irakurri banuen ere, berriro ari naiz irakurtzen, Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle-taldean liburu horrekin abiatu dugu-eta ikasturte berria. Bai, lagunok, uda hastearekin bat Gasteizko Udalak irailera begira argitaratzen duen jardueren katalogo moduko horretan, kirolari lotutako hamaika ikastaroez gain, badira beste hainbat kontu: kultur jarduerak, eskulanak, zinemari buruzko hitzaldiak… eta horien artean literatur taldeak. Irakurtzea eta irakurritakoaz hitz egitea atsegin duen batentzat, ba, sekulako mauka.

Hitz egin nezakeen duela astebete Picos de Europara —edo nahi bada Europako mendietara— egindako txango batez. Inguru hartara joaten nintzen lehendabiziko aldia zen, baina zin dagit itzuliko naizela. Dena da harri, dena da aldapa malkartsu… Paraje ezin ederragoa da, bai horixe!

Kontua da, baina, lehengusua dela udazken honetako protagonista. Urtebete eman du kartzelan Alfredo Remirez @erreharria-k, eta azaroaren 3an askatuko dute; zigorraldia oso-osorik beteta, gainera, horixe da-eta Espainiako ingeniaritza juridikoaren errezeta. Elkartasuna, adierazpen askatasun eza, militantzia… Alfredoren zigorraldiko osagaiak kontu ezagunak dira, bai, askorentzat.

Horregatik zutabe honek harentzat behar zuen, badakit-eta ALEA irakurtzen duela. Bide batez, eskerrik asko erredakzioko lagunei aldizkaria bidaltzen ibiltzegatik, ziegako egonaldia apur bat gozatzeko balioko zuen-eta!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide