2021. urtea kezkagarritzat eta itxaropentsutzat jotzen dut aldi berean.
Kezkagarria da egun dauden arauen legezko interpretazioari dagokionez; izan ere, legeak orokorrak dira, herri handientzat sortuak, beste errealitate batzuk kontuan hartu gabe, hala nola landakoak eta txikiak, gureak kasu, eta, horregatik, egoera eta toki bakoitzerako interpretatu behar dira. Uste dut Hirigintza Sailean hirigintzako araudia oso zorrotz betetzeko eskatzen ari direla, maximora iristea eskatuz, eta horrek esan nahi du Aiarako jendeak lanak egiteari uko egiten diola. Hori da iristen ari zaiguna, ondoeza eta atsekabea.
EHUren azterlan batek, Arabako Foru Aldundiak eta ACOAk eskatuta, Araban despopulazioaren fenomenoa gertatzen ari dela diagnostikatu zuen, eta Aiara ere hor sartuta dago. Aldundiak berak dirulaguntza berezi baterako deialdia egin du etxebizitzen birgaitzea sustatzeko, eta uste dut Udalean espirituak bideratzailea eta erraztailea izan behar duela.
Teknikoki, araudia betetzea eskatzen da, maximoetara iritsita, eta horrek alde positiboa dauka, eta, neurri batean, ulergarria ere izan daiteke, baina politikariak gara gure udalerria kudeatu behar dugunak eta, egungo egoeran oinarrituta, gure herriak bizirik mantentzea ahalbidetuko duten legezko jarraibideak ezarri behar ditugu. Burokraziak edozein izapide zailtzen badu, jendeari Aiaran geratu nahi izaten lagunduko diogu, malguak izango gara Aiarako ondarea zaharberritu/birgaitu dadin, eta, horrela, zainduta egoteko.
Itxaropentsua da, Administrazio Batzarrei lagunduko dien TAG (Administrazio orokorreko teknikaria) plaza betetzeko deialdi publikoa iristean dagoelako. Gure herriek azpiegiturak eta zerbitzuak dituzte Administrazio Batzarren lanari eta egiten duten kudeaketari esker, baina burokrazia konplikatua da eta gero eta beharrezkoagoa da udalaren laguntza teknikoa. 2018an, EAJk oraindik gehiengo osoa ez zuenean, plaza hori gaitzeko negoziazioa egin ahal izan genuen. Aiararentzat lorpen garrantzitsua da Administrazio Batzarrek beren egunerokotasunean laguntza izatea, errealitatea zakarra delako eta gero eta zailagoa delako Batzar bateko kide izatea.
Azkenik, 2021erako ez ezik, jarraitzen duten gainerako urteetarako ere beharrezkotzat jotzen dut Aiara kudeatzen duenak egitea, betiere udalerria mugarri garrantzitsuentzat hartuta. Aiarak abiapuntua izan behar du, Aiarak behar duenaren alde borrokatu behar da, behar dena lortzeko behar denarekin eztabaidatu, gainerako administrazioetara hurbildu partidu-txartelaren lastarik gabe. Ez dut ulertzen, legealdiz-legealdi, lehenik alderdia izatea eta gero Aiara. Alkatetzan dagoenak Aiaraldea lehenetsi beharko luke. Gure udalerriko alkatea izateagatik kobratzen du, ez alderdi politiko bateko alkatea izateagatik.