Babio inguruko artzainok ez ditugu otsoen ulurik entzuten ez txakur basatien erasorik jasaten, gure ahuntzak, behiak eta bereziki ardiak zistu bizian segi eta kosk egiten dituztenak, izen politak dituzten etxe-txakurrak dira. Eraso horien ondorioz ardiak hil, zauritu, arkumeak galdu eta esne gutxiago ere izan dezakete. Ahuntzak eta behiak ere minduta agertzen dira. Urtean sarri gertatzen dira horrelakoak eta nahiz eta horiek atzematean mendian lo egin, oso zail izaten da horiek ekiditzea. Artzainok ezin dugu jakin noiz askatuko duten Argi, Neska, Beltza… mendian barrena edo belardietan.
Eta benetan lan gogorra da ardiak hilik topatzean horien erantzule den txakurraren jabearen bilaketa abiatzea. Babiok hainbeste mendizale erakarrita, badakigu ezin ditugula mastinik izan arazo iturri itzela izango litzatekeelako. Saiatu gaitezen denok arduratsu izaten, etxe-txakurrak dituzten gehienak bezala, guk gure bizimoduarekin jarraitu ahal izateko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide