Helduak eta pentsionistak

Erabiltzailearen aurpegia Sabino Garamendi (Aiaraldeko Pentsionistak Martxan) 2014ko ots. 1a, 00:00

Euskal Herriko lau herrialdetan gauden pentsionisten plataformakoak gara. Elkartu eta gure eskubideen alde borrokatzeko beharra ikusi dugu, orain arte nahiz eta bizitza laboralean zehar asko lan egin ekarpen asko egiteko gaitasuna dugula uste dugu eta. Gure beharrak publiko egin nahi ditugu, jubilatuen eta pertsona nagusien irudia berreskuratu. Finean, zuzenean eragiten diguten erabakietan parte hartzea nahi dugu. Hemen lan egin eta kotizatu badugu gu gara gure baliabideak zertarako erabili behar diren erabaki behar dugunak: pentsioak, osasuna, hezkuntza… Ez dugu 1000 euro baino gutxiagoko pentsiorik nahi. Bestetik, emakume eta gizonen eskubideen artean berdintasuna eskatzen dugu. Eta, babes sozialeko sisteman zein segurtasuna dohainik izan beharko litzatekeela. Zergen sistema progresiboa aldarrikatzen dugu, beharrezko denean pentsioa aurrekontu publikoetatik bermatzea barne. Horregatik, Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen ari gara. Eskakizunak lortu artean mobilizatzen jarraituko dugu, botiken ordainketarekin bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide