Abenduaren 6an, espainar konstituzioaren onarpenaren 35 urte bete ziren. Horrez geroztik ,eztabaidak nagusi izan dira. Alde batetik daude babes eskasa eduki zuela uste dutenak; ideia hau nagusia izanik alderdi abertzaleetan. Hauentzat nabarmena da EAEn jaso zuen emaitza, soilik hauteskunde erroldaren %30k babestu baitzuen %54ko abstentzioarekin. Estatu mailako alderdiek berriz, uste dute irmo babestu zela, Espainia baiezko botoak %90 izan zirelako. Ondorioz konstituzioa Euskadiren ordenamendu juridikoa zuzentzeko ontzat ematen dute, erreformatzeko ideiari uko eginez, testuak berak jasan baditu ere epai organoen berrinterpretazioak.
Hainbat estatutan ohikoak dira konstituzioen erreformak, legeak gizartearen borondatearen eskuetara jarriz. Baina konstituzioak, Espainaren disolbaezintasuna ezartzen du, euskal eta Kataluniako nazioen garapena oztopatuz. Horregatik abertzaleok Euskal Herriaren errealitate nazionala onartzen ez duenez, ez dugu inoiz babestuko.