Igor Urrutikoetxea Bilbao joan zaigu. Gure Igortxu, Igor txikerra, Urruti handia. Asko gara, Laudion zein Aiaralde osoan, Igor ezagutzeko aukera izan dugunok, LAB sindikatuan, unibertsitate garaian, zinegotzi lanetan, Askapena erakunde internazionalistan...
Borrokalari tematia, adiskide zintzoa, abertzalea eta iraultzailea, langile nekaezina, bizizalea, bidaiaria...
Mundua harrotasunez euskaldundu egiten duten horietakoa, euskal nazioaren eta mundu osoko langileriaren enbaxadore paregabea noiznahi, nonahi, aurreneko lubakian beti.
Oraingoan ez zara itzuliko zure liburu, mitin, artikulu kontaktu zerrenda, marroi, hitzaldi, proiekzio eta saltsa guztiekin.
Azken portura iritsi zara. Hemendik aurrera guk arduratu beharko dugu. Saiatu bai, behintzat. Zelangoa egin diguzun oraingoan, Igor. Txiki utzi gaituzu.
Jende xumearen egun handira arte, Urruti. Eta zuri Gotzone, musu handi mordoa.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide