Arabako Euzko Gaztedi EGI-k atzoko egunean Guardia Zibilak egin zituen zortzi atxiloketak salatu nahi ditu. Ezin dugu ulertu ezta babestu, egun batzuk lehenago bide demokratikoen erabilera onartu duten pertsonen atxilotzea.
Alegia, atxiloketa hauek ez diote laguntzen bake prozesuari, bake bidean oztopoak jartzeko egindako operazio polizial bat dirudi, gauza oso kezkagarria izanez.
Bidegabekeriak beti bidegabekeri, datorrenetik datorrela, hori dela eta gure elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotuei.
Ondorioz gogoratu nahi diogu espainiar gobernuari, euskal gizarteak ilusioz eta itxaropentsu bizi duela ETAren su etenaren ostean ireki zen garai berria.
Horregatik espero dugu, espainiar gobernua zein epai organoak beraien aktuazioen erdigunean bilakatzea hiritarron nahiak, gure herriak espero duen bakea lortu dezan.