Euskal udalekuak 60.hamarkadan antolatu ziren lehenbizikoz, ikastolak sortu zirenean. Frankismo garaia izaki, euskaraz hitz egin eta ikastea debekatuta zegoen. Alabaina, hori ez zen traba iza eta Barrian, Saturraranen, Deban, Ozaetan.. udalekuak antolatu zituzten orduko euskalzaleek Euskal Herriko haurrek udan ere euskaraz jolasteko aukera izan zezaten. Horrela sortu ziren euskal udalekuak, auzolanean. Auzorik auzo eta herririk herri lanean. Eta horrela sendotu dira. Izan ere, hasieratik udalekutan parte hartu duten sukaldari eta hezitzaileek borondatez egin dute lan, ilusioz. Gaur egun, hiru etxe edo euskal udaleku daude: Abaigar, Goñi eta Bernedo.
Horretarako, baina, urtean zehar auzolanean aritzen gara nola aterpetxea hala ingurua atontzen. Aurten, guztira, 11 txanda egingo dira, 1996tik 2007ra jaio ziren haurrentzat. Zuentzat. Guretzat. Informazio guztia www.euskaludalekuak.org webgunean duzue, baita izen emateko aukera ere! Martxoaren 10etik apirilaren 13 arte egongo da horretarako aukera. Guk dagoeneko txanda aukeratu dugu! Irrikitan gaude Euskal Herriko haur, sukaldari eta hezitzaile bihurri, jator eta prestuekin euskaraz, naturaz eta udaz gozatzeko. Eta zuek? Zeren zain zaudete?