Stop bortizkeria-inpunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Oier Amorrortu (Laudio, Iñigo Cabacasen lehengusua) 2014ko api. 1a, 12:21

Orain gutxi, komunikabide batek, “Cabacas efektua” titularpean, Ertzaintzaren jokabidea baldintzatua dagoela esaten zuen. Iñigoren heriotza gertatu zenetik, ezin dutela lehen bezala “lan” egin; Ertzaintzaren jardun guztiak luparekin begiratuak direla eta mandoak zorrotzagoak omen direla.

Albistearen arabera, polizi iturriak oinarri, lehengo garaiak hobeak zirela ematen du. Gusturago ibiltzen omen ziren manifestari, grebalari, etxegabetu, langilea edo herriko tabernetan sartzen direnak arrazoirik gabe jipoitzen.

Hala ere, Ertzaintza garai berrietara egokitzen ari dela, aldaketa sakonak eman direla sinestarazi nahi diote jendarteari. Zoritzarrez, Iñigoren senideok hori gezurra dela badakigu. Sinesgarria litzateke, Iñigoren erailketa argitzen lagunduko balute, aginte kateko ardurak onartu, frogak eta arduradunak epaitegira eramango balituzte, gomazko pilotak benetan debekatuko balituzte, identifikazioa ikusgai jarriko balute... 

Sinesgarri izan nahi badute, bortizkeria eta inpunitatearekin amaitu behar dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide