Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataforma

Erabiltzailearen aurpegia Toño Valle (Gure Hezkuntza plataforma) 2014ko api. 1a, 12:22

Urtarrilean  Aiara eskualdeko ikastetxeetako kideak (irakasle, guraso, langile eta ikasleak) elkartu ginen. Euskal Herriko beste hainbat tokitan jorratutako bidea ezagututa, aplikatzen hasia den LOMCE legeari gure inguru hurbileko hezkuntza komunitatetik erantzun bat bideratzeko asmoak bildu gintuen.

Ekimenaren ondorioz Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataforma sortu dugu. Hezkuntzan ari diren norbanakoz osatutako foro irekia sortu dugu bi helburu nagusirekin: LOMCEaren inposizioen aurkako erantzuna aktibatzea eta nahi dugun Hezkuntza Sistema berriaren  eraikuntzarako urratsak ematen hastea. Plataformak ekimenak bideratu nahi ditu, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza komunitateak garatzekoak zein udalerrietan lantzekoak, irekiak eta parte hartzaileak.

Aiarako ikastetxe eta herri ezberdinetako 40 pertsona inguru batu gara dagoeneko,12 ikastetxeetakoak eta oraindik, jakina, ekimena zabaltzeko lanean ari gara. Plataformaren aurkezpena martxoaren 22an burutu genuen Laudioko Aldai Plazan. Lehen bi dinamikak ere plazaratu genituen: “LOMCErik gabeko herriak” ekimena eta Hezkuntza Plataformen Topaguneak bultzatuko duen sinadura bilketaren eskualderako abiapuntua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide