Plangintza eta auzoak, Laudion

Erabiltzailearen aurpegia J.M. Garayo 2014ko mai. 20a, 11:49

Lur aniztasuna adierazgarri nagusietako bat da Laudioko antolaketan. Plangintza, ordea, udalerri osora mugatu da orain arte. Auzoetako esparruan, ez dira indarrean aritu hirigintza antolamenduko tresnak: ideien lehiaketak eta azterketa sozio-hirigintzakoak, esate baterako; baita Hiri-berrikuntzako plan bereziak ere. Gainera, Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren berrikuspenean emandako urratsak ez doaz ere egoera hori aldatzeko bidean.

Batetik, 2007. urteko aurrerapenaren dokumentuan auzoek aipatu zituzten erreferentziak, gutxikoak eta gainera, esporadiko eta loturarik gabekoak izan ziren. Bestetik, Plan Estrategikoaren Diagnosi fasean, txostenak ez zuen sartu eta, hortaz, ez zuen aztertu auzoen bilakaera demografikoari buruzko informaziorik 1930.urtetik 2.011.urteraino serie nahiko osatua eduki arren. Edozein modutan,
dokumentu horrek hirigintzako banantzea murriztea mahai gainean jarri du eta auzo bakoitzak bere biltzarretan arazoei buruzko egindako hausnarketak bildu zituen. Ildo estrategikoak udalerri osora zedarritu dira espresuki Laudio 2025-eko hiri planifikazioan eta, horrela, Udalak auzokideekiko bere politika sendotzeko aukera paregabea galdu du. Finean, udalerri eta auzokoen plangintza uztartzea beharrezkoa izango da, nire ustez, baldin eta lurralde eta gizartearen aldetik Laudio bateratua eraiki nahi bada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide