Laudioko herrian txakurren kopurua nabarmenki handitu da, izan ere, gero eta biztanle gehiagok txakurrak aukeratzen dituzte lau hankako lagun bezala. Animalia hauek zaindu egin behar direla denok dakigu, eta osasuntsu mantentzeko kirola egiteko leku bat behar dute. Hala ere, gaur egun ez dago horretarako aukerarik, kaletik eta parkeetatik lotuta eraman behar ditugulako.
Ondorioz, sinadurak biltzen hasi naiz txakurrak aske izateko guneak antolatzeko ideiarekin. Badakit zaila dela hori lortzea, horregatik, txakurrak leku batean aske izateko ordutegi bat zehaztea proposatzen dut. Sinadura guztiak udalera eramango ditut, konponbide bat jasotzeko asmoz.
Jendeari jakinarazi nahi nioke, nire proposamenarekin ados baldin badaude, Laudioko denda eta taberna batzuetan sinatzeko aukera dutela. Laburbilduz, txakur-hezitzaile bezala, beharrezkoa iruditzen zait txakurrak aske edukitzeko leku bat izatea, hauek garatu dezaketen soziabilitate falta ekiditeko, beste arazo batzuen artean.