Maiatzaren 31n Ernai gazte antolakundeak eta Askapenak antolatuta “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista ospatu genuen Arrankudiagan.
Egunaren helburua internazionalismoa lantzea, gizarteratzea eta ezagutaraztea zen, borroka internazionalistaren garrantzia aldarrikatzearekin batera, eta aurreikuspen guztiak bete ziren.
Egun osoko eta adin guztiei bideratutako eduki eta kultur eskaintza zabala izan genuen gure herrian. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, haurren txokoa, azoka, herri-bazkaria, bertsolariak, kontzertuak… Arrankudiagan ez dugu egundaino horrelakorik ikusi.
Arrankudiaga-Zolloko Udaletik, gure gazteak egindako lan bikaina azpimarratu nahi dugu eta bide batez zoriondu nahi ditugu, egiteko modu txukunagatik eta antolaketarako erakutsitako gaitasunagatik.
Halaber, eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten guztiei eta bereziki Laudioko udalari, Urduñako Udalari eta laguntza eskaini diguten guztiei.
Ospakizun hau ezinezkoa litzateke eurak eskainitako laguntzarik gabe.