Apartheid mediatikoa

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Bikandi (Askapenako brigadista Palestinan) 2014ko ira. 15a, 07:37

Albistegi eta egunkarietan agertzen ez dena ez omen da existitzen, beraz, Gazako su etenaren ostean Palestinako arazorik larrienak amaiera ikusi du. Era berean, ETAk ekintza armatuak egiteari utzi zionetik Euskal Herriak bakea besterik ez du bizi izan; behingoz, normaltasuna, azkenean.

Normala ez, baina ohikoa da honelako gezurrak irakurri eta entzun behar izatea joera nagusiko komunikabideetan. Gatazkak sinpletu, sakontasuna ekidin eta kontzeptuak eraldatuz kontsumitzeko errazak diren informazio-paketeak ekoiztearekin batera, bizitza atzemateko sistemaren aldeko prisma berriztatzen da, adibidez, han edo hemen okupazioak eragiten dituen ondorioetaz hitz egitea saihesten denean, intentsitate baxuagoan (hilketa edo suziririk gabeko) biolentzia gauzatzen denean “kolonialismo” edo “inperialismo” bezalako hitzak baztertzen direnean, eta baita zapaltzaileen kontrako erresistentziari dagokionean “terrorista” irakurri edo entzuten dugunean.

Oraindik asko dago egiteko, Palestinan aukerarik onena boikota (BDZ kanpaina) bada ere, Euskal Herrian eta beste herrietan elkartasuna da beharrezko oinarria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide