Laudioko azken jai hauetan, OMNIAk bere kale bozeramailea aurkeztu du: Ardi Beltza.
Zergatik ardi beltz bat ? Horrela ikusten delako gure herri ekimena Laudioko talde politiko
batzuengan.
OMNIAn politika beste modu batez egin eta ezberdin izateaz harro gaudenez, gure mezuak laudioarrei helarazteko Ardi Beltz bat izendatu dugu bozeramaile moduan.
Beldurdun herri batean bizi gara. Zorionez, ez du urte batzuetako beldurra; baizik eta politika, ekonomia eta “ klientelismo“ politikoaren kontra kokatzeko beldurra.
Honek, arazo pertsonalak eta zerrenda beltzetan sartzeko aukerak dakartza. Horrela izan behar bada, horrela izan dadila, pentsatzen duzuna esaten ez duzunean askatasuna galtzen dela pentsatzen dugulako.
Ardi Beltza al zara zu ere ??? Zerbait ezberdina nahi duzu Laudiorako??? Izan zaitez ardi beltza!!!
Politika aldatzen ari da, eta herritarren alternatiba independenteak erreferente izango dira datozen udal hauteskundeetan. Hortxe egongo gara, gure herria guztion artean aldatzeko asmoarekin.