Tubos Reunidos Industrial (TRI) enpresak lan poltsa bat eratzeko langileen hautespen prozesu bat hasi berri du espezialista eta peoi lanak burutzeko. Argi dago kontratazio edo hautespen edozein prozesu ona eta positiboa dela.
TRIk kontratazio hauek eta prozesua nola burutzen ari duen ezin dugu onartu. Euren eskuak ez zikintzeko “kontratazioaren frankizia” baten gainean ipini dute prozesua, zein inpartzialtasun faltsu batekin TRIren ildoak betetzen ditu. TRIk Enpresa Batzordeari apenas informazioa ematea prozesuaren inguruan oso susmagarria da.
Guztiz egokia da “TRIk aukera-berdintasun eta praktika ez-baztertzaileak sustatzen ditu” ipintzea prozesuaren deialdian, baina urteak darama Berdintasun Planari ezetz esaten Enpresa Batzordeari.
Tubos Reunidosek (beste enpresa asko bezala) bere hipokrisiarekin jarraitzen du, gauza bat esan baina beste bat egin. 3 urtetako esperientzia eskatzea peoi lanetarako berdintasun printzipioa ote da gazte, emakume, etorkinentzako...?
TRIko LAB sindikatuko Sail Sindikaletik errespetua, berdintasuna eta gardentasuna eskatzen jarraituko dugu aurrerantzean ere.