Hizkuntza baten biziraupena ziurtatzeko hezkuntza berebizikoa omen da, eta euskara ez da salbuespena. Euskararen etsaiek badakite eta eraso anitz aurrera eraman izan dituzte. Gaur egun, tamalez, egoera ez da aldatu. Eraso horietako bat salatzera nator, Kaskarotenea Ikastolarena. Ziburuko alkateak, ikastolako kideei hura husteko beharra adierazi zien, eta hauek joateko leku dezenterik izan ezean ez zirela mugituko adierazi zioten. Alkateak epaitegietara eraman eta ikastolatik joan ezean eguneko 100euroko isuna ordaintzera behartu zituen. Hori gutxi balitz, pasaden egunean argia moztu eta 4.300€ (isuna) jasotzera joan ziren. Ikastolaren aurkako ekintzak aurrera jarraitzen dute, mehatxu egin die polizia bidaliko duela esanez baita isuna laukoiztuko diela esanez ere. Proiektua ekonomikoki ahuldu nahi dute, aski ongi dakitelako Iparraldean euskara deuseztatzeko bidea zein den, ikastolekin bukatzea. Ikastolako kideen jarrera irmoa da, baita euskaltzaleena ere. Kaskarotenea babesteko manifa deitu dute azaroaren 8an, Ziburun bertan, 16:00. Laudio Ikastolan bertara joateko busa antolatzen saiatzen ari dira.
Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugulako, han ikusiko gara!