Vitoria errepideko zuhaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Luis Maria Ria 2014ko aza. 20a, 10:06

Zuhaitzak naturarekin eta osasunarekin eralzionatzen dugun sinboloetako bat dira. Betidanik izan dira zuhaitzak bizitzarentzako funtsezko. Euren fruituak eta egurra ematen dizkigute.

Urduñako Vitoria errepideko zuhaitzen mozketa galerak ordainezin bat suposatzen du. Min egiten digu horren izaki bizidun garrantzitsu eta adierazgarriak kontuan ez edukitzea. Egia da platanoak direla eta ez dutela haritzak euskal kulturan duen tokiko garrantzi sinbolikoa. Baina horregatik ez dio zuhaitz bat izateari uzten, zuhaitz bat izateak dakarren guztiarekin, ez dela gutxi. (...) Zibilizazioaren eta ingurugiroaren arteko borroka etengabe eta amaigabean, berriz ere zibilizazio kontsideratzen dena gailentzen da. Naturaren aurreran berriz ere irabazi du asfaltoak, autoak eta presak. Ezingo litzateke trafikoa semaforo bidez erregulatu? Gehiago axola zaigu garaiz iristea paisaiaz gozatzea baino? (...) Pentsatu da Urduñara errepide lasaiez gozatzera datozen txirrindulariengan? (...)

Pena eta haserrea sentitzen dugu naturarekiko mespretxu honengatik, ondare usurpazio honengatik, eta urduñako hiritar guztiekiko sentsibilitate faltagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide