#brigadak15

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Zilonizaurrekoetxea Mendibil (Askapena) 2014ko abe. 18a, 10:15

Neguaren hotzena iristear bada ere, datorren udarari so egin diogu Askapenako kideok eta gurekin batera herri ezberdinetako borrokak bertatik bertara bizitzera gonbidatu nahi zaitugu: badatoz #brigadak15.

Asko izan dira Euskal Herritik motxila konpromisoz, gogoz eta irrikaz beteta beste herrietako borrokak ezagutu eta esperientziak elkar trukatzera joandakoak.

Brigadak herrien arteko elkartasuna baina gehiago dira azken batean; borrokan ari garen herrion arteko aitortza bat, jarrera eta ardura, arnasa, esnatzea…. Brigadista izatea gure herrien askapenean borrokan ari garenon arteko harremanak eraikitzea da, hariak irutea.

Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolibia, Palestina eta Saharar lurralde okupatuez gain, pasa den urtean, Gaztela, Aragoi eta Herrialde Katalanetara brigadak antolatu genituen aurrenekoz, Laudiotik bi joan ziren, eta aurreko urtean hiru. Udara honetarako, sare internazionalista hori zabaltzeko bidean, borroka esperientzia berriekin aberasteko helmuga berriak lantzen ari gara.
Laster izango duzu informazio guztia www.askapena.org atarian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide