Aiaraldean TTIPari ez!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Bikandi (Askapena) 2015ko urt. 30a, 09:27

Munduko 80 pertsona aberatsenak 3.500 milioi txiroenak bezain besteko oparotasunean bizi dira. Datu honen aurreko erantzuna zifren arteko desberdintasuna bezain ozena izan badaiteke ere, erabaki-hartze esparruetara ez da oihartzunik heltzen. Davos-en ospatutako Mundu Ekonomia Forumean adibidez, Europako hainbat herrietako biztanleria txirotu dituzten neurriak txalotzen ikusi ditugu. Forum horretan bildutakoak dira AEB eta Europaren arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP) sustatu eta isilpean, eztabaidari lekua utzi gabe, hain eragin lazgarriak izango dituen ituna onartuko dutenak.

Lan baldintzak okertu, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta transnazionalen gailentasuna indartu, eta elikagai eta ingurugiroan segurtasun baldintzak murriztu dira itunak ekarriko dituen eraginetako batzuk, dagoeneko sakona den desberdintasuna handituz, herri langilearen kontrako tresnak sendotuz eta sustengarritasun ideologiko zein ekonomikorik ez daukan sistema hegemonikoaren indarrezko ezarpenari ekinez.

Esku-hartze inperialistaren aurrean herri-mailako alternatibak eraikitzeko garaia da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide