Imajina dezagun...

Erabiltzailearen aurpegia Ahmed Tijani (Laudio) 2015ko ots. 13a, 14:35

Egin dezagun imajinazio ariketa bat, Lennonek abesten zuen bezala. Imajina dezagun tarte batez Estatu Espainiarrak asilo politikorako eskubidea bermatzen duela. Imajina dezagun gazte saharar batek, Hassana Aaliak, ez duela bere herrialdearen babesarekin kontatzerik eta, horrela, Espainiako asilo politikoaren beharra duela, inbaditzaileen aurka modu baketsuan borroka egiteagatik. “Duintasunaren kanpamenduan” parte hartu zuen Hassanak (Noam Chomsky eta beste analista batzuen esanetan, udaberri arabiarraren detonatzailea izan zen kanpamenduan) eta horregatik Marokoar Erregimenaren kartzeletan bizi arteko zigorrera kondenatua izan zen ilegalki, berarekin batera atxilotuak izan ziren beste 22 kideak bezala. Indar marokoarren eskutatik urteetan zehar tortura eta sufrimendua jasotzea dakar horrek.

Esnatu. Hasi da giza eskubideen aldeko aktibista horren atzerako kontaketa, asilorako eskaera ukatu egin baitiote. Eta horrek egunak bortitzak izatea dakar berriz. Hassanaren egoera islatu egin da estatuko hainbat hiritan egindako elkarretaratzetan, gose greba zein pertsonai publikoen atxikimenduetan. Nik ere gaitzetsi egiten ditut Estatu Marokoarrak aktibista sahararrei ezartzen dizkien tortura, desagertze eta espetxeratzeak. Borrokak hortxe dirau. Sahara askatu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide