Aiaraldean lan, bizi eta ikasi!

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2015ko ots. 26a, 10:09

Gazteoi sentimenduak nahasten zaizkigu sistemarekin lerrokatutako komunikabide, alderdi eta instituzio ezberdinetatik istorio berdina behin eta berriro entzuten dugunean. Zergatik ezin naiteke gurasoen etxetik kanpo bizi? Zergatik ari da hezkuntza geroz eta gehiago garestitzen eta elitizatzen? Zer gehiago egin dezaket lana topatzeko? Zergatik joan behar naiz atzerrira lanera?

Antolatzean, eraikitzean eta borrokatzean dago gakoa. Ezinbestekoak dira hirurak.
Antolatu. Zapaldu guztien artean bloke bat osatu behar dugu, eragiteko ahalik eta gaitasun gehien izateko. Eraiki. Egoera latzenetan ere alternatibak eraikitzeko gai garela erakutsi du historiak. Eraiki dezagun gaurdanik guk nahi dugun etorkizuna... Eta borrokatu. Borroka delako alternatibak eraikitzeko, erantzuleak markatzeko eta gure jarduna aurrera eramateko bide bakarra!

Gazteok erabaki dugu kaleak hartzera goazela, borrokarako hautua egina dugu. Egoerari buelta eman ahal zaio eta hori gauzatzera goaz, gure etorkizuna marraztu eta eraikitzera goaz! Bete ditzagun Amurrioko kaleak gazteon aldarriz eta gazteon konpromisoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide