Herriak fracking-aren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ieltxu Orueta (Fracking Ez! Aiaraldea) 2015ko api. 1a, 09:47

Dagoeneko bi urte pasa dira Fracking Ez Aiaraldea sortu zenetik, eta denbora guzti honetan zehar asko eta asko izan dira gure borroka ulertu eta frackingaren aurka batu diren aiaraldeako herritarrak.
Ordutik asko aldatu da panorama eta mehatxu aurrera eraman eta babesten dutenek aurrerapausoak eman dituzte. Honen aurrean, Euskal Herriko eta inguruko Fracking-aren aurkako mugimenduok aktibitate, ekintza, mobilizazio zein kanpainak egin ditugu eta bertan herritarren babesa jaso dugu, HEL-rako bildutako 103.000 zinadurak kasu.

Argi ikusten dugu herritarren gehiengoak ez duela ez Aiaraldean, ez inon fracking-ik nahi. Gogo hau gure udaletara eraman izan da, eta horrela dagoeneko eskualdeko herri gehienak haustura hidraulikoaren kontra agertu eta Fracking gabeko udalerri giza izendatu dira. Dinamika honekin jarraituz, martxo amaieran Laudio eta Arakaldoko Udal Osoko Bilkuretan fracking-aren kontrako mozioak aurrera ateratzen ahaleginduko gara. Horrela eskualdeko udalerri guztiak mehatxu honen kontra agertzea lortuko genuke.

Ama lurra bizirik behar dugulako! Fracking ez! Ez hemen, ez inon!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide