Selektibitatea. Hitzak berak adierazten duen moduan, “selecciona”.
Ikasle bikainen, eta, ikasle txarren aldea areagotu egiten duen azterketa inposatua da.
Inposatua da, azken finean Espainiako Gobernuak ezarritako azterketa orokor bat delako.
Gainera, agerian uzten du ez dela tokian-tokiko beharretara moldatzen, ezberdintasun kutsu hori nabaritzeko nahikoa da euskarazko azterketa eta gaztelerazko azterketa alderatzea.
Gazteleran, ulermena, lexikoa, literatura, adierazpena, eta abar lantzen ditugun heinean lotsagarria da, beste horrenbesteko maila ez eskatzea euskarari dagokionean.
Guzti hori gutxi balitz, esan beharra dago ez dagoela ondo antolatuta edukien aldetik, izan ere ikasleontzat ezinezkoa zaigu urte osoan ikasitako materia guztia berriro ere bi asteetan ikastea.
Kurtso osoan zehar pairatutako estresa eta urduritasuna biziagotu egiten dira selektibitatearen data gero eta hurbilago ikusita.
Selektibitateak beste helburu bat ere badauka, hainbat antzematen ez dena: ikasleen arteko lehiakortasuna bultzatzea.
Azterketa hauek itotzen gaituzte! Horregatik gorroto dugu selektibitatea!