Kontsumismoak gure jendarteari adikzioari aurre egin ezin diezaiokeen pertsonari lez kolpatzen dion garai honetan, gutxienezko ardura eskatu beharko genioke gure buruari.
Ahalegin hau askorentzat handia izan daitekeela jakinik, zilegi da pentsatzea ez dela asko eskatzea hainbat produktuekiko jarrera aldatzea, irizpideak are gehiago zehaztuta. Alegia, etikaren kontra lerrokatuta dauden produktuak gaitzestea, adibidez, Israelen ekoiztutako hainbat produktu, Gabonetan Euskal Herrian ere salgai egongo diren jostailuetako batzuk tartean.
Palestinako umeei eta haien familiei bizitza duina garatzeko aukerak behin eta berriz suntsitu egiten dizkien estatu arrazista eta faxista ekonomikoki babesten duen ekintza sinple hori ukatzea, inoiz baino errepresio handiagoa pairatzen ari den biztanleriari elkartasuna adierazteko modurik eraginkorrena baita hori.
Elkartasun internazionalista praktika aktiboaren bidez sendotu eta errotzea beharrezkoa da. Jarrera horren eraginkortasuna are gehiago bultzatzeko, bai umeengan eta baita helduengan ere. Ez bakarrik Gabonetan, baizik eta urtean zehar, momentu oro,.