Gabonak igaro berri ditugula, animalien babeserako elkarteak adi daude. Urteko garai hauetan animalia denda batera joan, txakurkume bat aukeratu, erosi eta etxera opari moduan eramaten duten asko baitago.
Orduan hasten da, baina, txakur askoren amesgaiztoa Etxekoen opari desiratuenak dira, “jostailu” berriak. Dibertigarria da eurekin denbora igarotzea, jolastea.
Baina ardurak eta lana iristen diren unean jabe askoren pentsaera aldatzen da: baliteke hain opari ona ez izatea. Paseatzen ateratzea nekeza bihurtzen da, egiten duen hotzarekin.
Hori dela eta, askok kalean baztertu egiten dituzte jada hain politak ez diren txakurkumeak, enbarazu bihurtzen dira.
Edozein data izan daiteke txakur bat oparitzeko egokia. Niri 2 hilabeteko txakurtxo bat oparitu zidaten Gabonetan, bizi izan zen bitartean nire alboan egon zena. Beraz, argi izan ezazue txakurrak ez direla jostailu bat, handitu egiten direla, diru eta denbora gastuarekin batera.
Batzuentzat merezigarria izan daiteke. Hala ere, gogoratu: ez da behar bat lau hankako laguna zaindu ahal izatea, plazer bat baizik.