Altxatu gara gaur

Erabiltzailearen aurpegia Cynthia Suarez (Ikasle Abertzaleak) 2016ko mar. 17a, 09:15

Ikasleok altxatu gara gaur, martxoak 17an. Erreforma inposatuak apurtzeko altxatu gara. Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko altxatu gara. Ikasleok kolektiboki apurtu eta eraikitzeko altxatu gara.

Indarrean dagoen hezkuntza sistema ustela apurtuko dugu, nazio bezala ukatzen gaituena, guztiok euskalduntzeko balio ez duena, genero dikotomikoetan hezi eta gure arteko botere harremanak normalizatzen dituena, herri jakintzak barnebiltzen ez dituena...

Azken finean, kritikotasun eza eta memorizazioa ardatz nagusi bezala planteatuz, lan merkaturako hezten gaituena.

Honen aurrean, ikasleok, behar dugun hezkuntza ereduaren eraikuntzan eta aldarrikapenean aurrera goaz, hezkuntzan egiten diren aldaketak behingoz herriaren mesederakoak izan daitezen.

Apirilean LOMCE desobeditzera bidean Herri Eskolak egingo ditugu Aiaraldean. Cristina Uriarteren inposaketen gainetik, LOMCE eta Heziberriren gainetik, Euskal Eskola Nazionala eraikiko duen ikasleri borrokalaria gara.

Geroa marrazteari ekin diogu jada eta eraikuntzara salto egin dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide