Laudioarron kontsumo-eredua aldatuko duen proiektu berri bat jarri nahi dugu martxan: kontsumitzaile eta ekoizleak elkartuko dituena, kontsumo arduratsua sustatuko duena, tokiko produktuen alde egingo duena, elikadura-burujabetzan aurrerapausoak emango dituena...
Proiektu hau abian jartzeko ekuazioak osagai asko ditu: ekologia, osasuna, bizitza, oreka, duintasuna... baina garrantzitsuena falta du: zu.
Zure iritziak, zure ekarpenak, zure nahiak, zure ametsak… ezinbestekoak dira proiektu berri eta anbiziotsu honi ekiteko. Orain arteko eta gaur egungo ekimen guztiak aintzat hartu eta elkartuko dituen proiektu bat.
Horregatik, esateko daukazun guztia entzuteko jardunaldi bat prestatu dugu. Bide honetan aspaldi hasi zaretenak, kuriositatea daukazuenak, aurrerapauso gehiago eman nahi duzuenak... den-denok gonbidatuta zaudete.
Apirilaren 23an (larunbata) izango da zita. Kafe tertulia formatuan egingo da, 10:00etan Laudioko Kultur Etxean.
Giro atsegina, jan-edatekoak eta ideiak konpartitzeko gogorik ez da faltako!