50 urte ospatzeko Urduñako Antzinako Andra Marin

Erabiltzailearen aurpegia Susana Harillo (Antzinako Andra Mari Ikastetxea) 2016ko mai. 18a, 17:22

Aurten Antzinako Andra Mariaren ikastetxeak 50. urteurrena ospatzen du. Josefinos de Murialdo kongregazioak mende erdi bat darama Urduñan, “Txefos” esaten diogun ikastetxean. Urte hauetan zehar belaunaldi pilo bat pasatu dira ikastetxeko geletatik.

Aurten, eta hori ospatzeko asmoz, ekintza ugari egingo eta egin dira,  bai ikastetxearen barruan eta baita kanpoan ere. Gainera, ekintza edo ekitaldi horiek hainbat arlorekin daukate zerikusia.

Kirol arloan, besteak beste, txirrindularitzan, Murias Taldearekin egun osoa  pasatu genuen, eta haien ahalegin eta ametsen berri jaso genuen. Nesken txirrindularitza talde bat ere etorriko zaigu, gainera. Saskibaloian, Bilbao Basket Taldearekin eta Baskoniarekin egoteko aukera izango dugu. Eta esku-pilotan, Mikel Urrutikoetxea pilotaria  ikastetxera hurbilduko zaigu.

Arlo kulturalean, musika eta hitzaldiak izango dira ekintza nagusia,. Kontzertuen aldetik, Diego Martín zuzendariaren emanaldi didaktiko batez gozatu genuen, eta Judit Jauregi piano-jotzailearekin datorren urrian gozatu ahal izango dugu. Julen Oyarzabal eta beste hizlari batzuk ere izango ditugu. “Oroimena zergatik galtzen dugun eta nola mantendu dezakegun” azalduko digute. Ildo horretan, Tomás Ortizek, Complutensean lan  egiten duen  adituak, burmuinaren garapenari buruzko informazioa helaraziko digu, eta ikasketetan nola aplika daitekeen jakinaraziko digu.

Enpresa munduarekin eta prestakuntzarekin zerikusia daukan arloan, debateak edo mintegiak antolatuko dira.

Zinemak leku berezi bat izango du ospakizun honetan. Urrian, Euskadin egin diren azken filmak ikusteko aukera izango dugu, Amama eta Loreak bezalako pelikulekin. Argazki eta margo erakusketa batzuk ere egingo dira. Urduñan dauden argazkilari zein margolari ospetsu batzuen lana ezagutarazi nahi dugu. Askotan gure ondoan ditugu talentuak, baina ez ditugu merezi duten bezala ezagutzen.

Eta jakina,  ikastetxetik urte hauetan guztietan zehar pasatu diren pertsonekin bilduko garenez, jai izugarri bat prestatzen ari gara. Ekainaren 11n egingo dugu. Egun horretan, goizeko hamarretatik aurrera, hainbat ekintza izango ditugu: kontzertuak, erakusketak eta bazkari bat, besteak beste.

Ekintza guztiak ikastetxeak antolatu dituen arren, pertsona guztiei irekiak izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide