Orbeko Etxeak 15 urte!

Erabiltzailearen aurpegia Ernesto Navarro (Orbekaos) 2016ko eka. 16a, 14:15

Hamabost urte beteko ditu Orbeko Etxeak ekainean. Denbora honetan guztian denetarik izan dugu Laudioko etxe okupatuan. Zorionez une gehienak positiboak izan dira, baina gure gorabeherak ere jasan ditugu. Auto-kritikari eta jendearen borondate onari esker, une latzei aurre egin genien eta, jarrera honen ondorioz, gaur egun sasoi betean gaude asanbladan eta etxean.

Hasieratik bertatik hainbat ekimen antolatu dira Orbekon: tailerrak, serigrafia zerbitzua, liburutegia, boulderra, hitzaldiak, distriak, jardunaldiak eta hamaika kontzertu, bertoko taldeekin bereziki baina baita nazioartekoekin ere. Ekintza horien ardatz nagusia auto-kudeaketa izan da beti eta, jakina, militantzia kutsu batekin. Azken finean  ez baitugu inolako etekin ekonomikorik atera nahi, beste gestio eredu bat bultzatu baizik; esan beharrik ez dago Orbeko asanblada edonori irekia dagoela.

Gaur egun nor garen eta Orbeko  zertan datzan jakiteko gure bloga bisitatu dezakezue: https://orbekaos.wordpress.com.

Jakina, urtebetetzea ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Utzi ditzagun aurreiritziak alde batera eta disfrutatu dezagun!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide